Balerdi Balerdi. Toño Muro (ARGIA MULTIMEDIA, 2012ko abendua). Bideoa. Toño Muro kantaria 1977az geroztik Tocamas, Fuletamol, Motos edota Fiebre taldeetan aritu da, ia beti Marino Goñi Gor diskoetxeko burua alboan izan duela. Euskal musikagintzan loria Balerdi Balerdi taldearekin lortu zuten 90eko hamarkadan, Lore etxea bezalako kantuei esker. Literatura du pasioa, eta musikaren alde irrazionala gogoko. Elkarrizketa osorik aldizkariaren 2343 zenbakian irakurgai dago.
Benito Lertxundi kantatuz 2013ko apirilaren 26an, Baigorriko Jean Pugeot, Garaziko Zitadela eta Hendaiako Irandatz kolegioetako ikasleak Tolosako Leidor antzokian izan ziren Benito Lertxundiren kantuen abestera. Gazte hauekin batera ari izan ziren Laskuraineko ikastolako gazteak, Zegamako Orkatz Txiki abesbatzako haurrak eta Gasteizeko Crescendo abesbatzako gazteak. Donibane-Garazitik abiaturik, Hendaiatik pasatuz, Iparraldeko gazteek Tolosa hiri barnearen bisita egin zuten lehenik, Leidor antzokian sartu aitzin. Arratsalde guzian, kantu errepikak egin zituzten Et Incarnatus orkestrarekin. Antzokia mukuru bete zen arratsean Jazz in college ekimenaren barne antolatu kantaldiarentzat. Benito Lertxundik parte hartu zuen kantaldian eta bere emozioa partekatu bukaeran eskaini zuen hitzaldi laburrean. 45 minutako emanaldi hunek Tolosako eguna laburbiltzen du, Garazi-Baigorriko kolegioetan kantu irakasle Denise Olhagarayen zuzendaritzapean. Egilea: Kanaldude.tv Data: 2014-01-27
EHZ festibala 2013 (ARGIA MULTIMEDIA, 2013ko uztaila). Topatu.info atariak 2013ko EHZ jaialdiko 3 egunetako irudiak jasotzen dituen bideo hau prestatu du. "2013ko ekainaren 28tik 30era ospatu da Euskal Herria Zuzenean festibalaren hemezortzigarren edizioa Lekornen. Bideoak 3 egunetako irudiak biltzen ditu: musika emanaldiak, dantzak, kale animazioa, jolasak... eta, elkarlana, EHZren oinarria dena."
Euskal musika. RRV. La gran martxa de [[#|los]] 80 (RTVE, 2013-02-01). Euskal Rock Erradikalaren inguruko dokumentala. Aquellas movidas zikloaren barnean. Begoña Atutxak zuzendu du eta Zarama taldeko Roberto Mosok aurkeztu.
Holako taldearen kontzertua. (ARGIA MULTIMEDIA, 2013ko ekaina). Erromeria hitzak, beti poza sortzen digu, gaztaroa eta amets ergelak oroitaraziz... Iparraldeko atzoko eta gaurko kantuak. Holako taldeak Iparraldeko kantuak ezagutarazteko parada ona eskainiko digu. Holako taldea: Jokin Iruingaray, Mirentxu Lazkano, Paxkal Irigoyen. 2013.04.03. Irudiak:Koldo Mitxelena Kulturunea
Igor Ijurra (ARGIA MULTIMEDIA, 2013ko apirila). Etxarri Aranatzen sortua, 1973ko garagarrilaren 27an “gure herrian esaten den bezala”. Koru zuzendari profesionala –Espainiako Estatu osoan 25 bat baino ez daude–. Horretaz gain, kantaria, musika irakaslea, hitzaldi emailea eta Nafarroako Abesbatzen Elkarteko zuzendaritza ikastaroetako ohiko irakaslea. Zuzenbidean lizentziaduna eta lizentziarik ez duen irrati bateko kolaboratzaile fina: Iruñerriko Euskalerria Irratian musika klasikoari buruzko dibulgazio saioa egiten du. Eta gauza guztien gainetik, bi haurren aitatxo alaia. Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2359 zenbakian irakurgai.
Jojo Bordagarai. Ia bizi osoa euskal kantagintzari lotua eman du Jojo Bordagarai baxenabartarrak. Euskal musikaz aritu gara berarekin hizketan. Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2324 zenbakian irakurgai. Jojo Bordagarai (ARGIA MULTIMEDIA, 2013ko maiatza).
Sagarra bildu “Sagarra Jo” dokumentalaren ardatz nagusiak deskribatzen dituen erreportajea. Sagar bilketaren antzera, dokumentazio, informazio eta elkarrizketak bildu dituzte Baxter And Rojos ekoizpen elkarteko kideek (Iban Rusiñol eta Nicolas Novion), Madonna eta Kalakan taldearen arteko elkarlan partikularrak zertan kezka unibertsalak pausatzen dituen erakutsi nahian : norberaren identitate eta nortasun kolektiboa kultura moderno eta globalizatzaile baten barnean nola bizi. Egilea: Kanaldude.tv Data: 2014-03-05
Maisha MC Maisha MC. Rap kantaria, DJa, musika ekoizlea, irrati kolaboratzailea, zinean eta antzerkian lehen urratsak ematen hasi da. Artista multidisziplinarra da Maisha MC, Eneko Axpe fisikari barakaldarraren alter egoa. Egilea: Gaztezulo Data: 2014-02-19
Marie Hirigoyen BidartEtnomusikologiaz egin dituen ikerketei buruz mintzo da Marie Bidart Hirigoyen. Bideoaren egilea: Baxter and Rojos Data: 2014-03-06
ON taldea. Itsaso Gutierrez Urtarrilean sortu zuen ON taldea, Denis Alberdi bateria eta Ibai Suarez baxua lagun zituela, eta kontzertua kontzertuaren atzetik ari dira ematen, zuzeneko indartsuak eskaintzen. Jauko Barik, Keike, Branka eta Xarma taldeetan nabigatu dute aurrez musikariek, baina beren ilusioak nerabe talde batena dirudi. Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2351 zenbakian irakurgai.
The Arlotes (1. atala) - Bazen behin... 'The Arlotes (ARGIA MULTIMEDIA, 2013ko martxoa). marrrazki bizidunen lehen atala. Ostegun gaua da eta Harry prestatzen ari da kalera irteteko, Iñi, bere fakultateko lagunarekin geratu da tabernan, beste bi neska ezagutzeko (Bego eta Goiz) eta 4ek musika talde bat osatzeko. Musika: Kontrairo: Titiriteroak, Bee Gees: Stayin' Alive, The Sparteens: Jo ta Ke, Right Said Fred: I'm too sexy, The Clash: I fought the law, Itoiz: Lau teilatu, Irune ta Andoni Argoitia: Ikusi mendizaleak
Zuberoa, kantuaren iturri beroa. Iparraldea bertan! 2013 2013.04.17 Kantariak:Nadine Elgoyhen, Lucien Joa, Isabelle Jaury, Kattalin Indaburu Musikaria: Filipe Albor Publiko zabalak ez ditu oraindik hainbat ezagutzen. Baina lau kantari hauek jadanik sorkuntza handietan parte hartu dute. Lucien Joa, Berterretxe pastoraleko protagonista izan zen eta Nadine Elgoyhen Monzon pastoralean ikusi genuen. Isabelle Jaury eta Kattalin Indaburu aldiz, Pierpol Berzaitzek idatzi zuen Amaiur ikuskizunean biziki preziatuak izan ziren. Kontzertuaren zati bat a capella egingo dute, baina gitarraren doinua ere entzungo dugu Filipe Albor musikariari esker. Zuberoko kantariek zirrara sortuko digutela, dudarik ez!
Altxatu. Punk-rock doinu bihurriak (ARGIA, 2014-03-02)
Aquellas movidas zikloaren barnean. Begoña Atutxak zuzendu du eta Zarama taldeko Roberto Mosok aurkeztu.
Iñar Sastre pianojolearen diskoaren aurkezpena, AusArt disketxeak antolatuta. Egilea: Koldo Mitxelena Kulturunea
Data: 2014-07-08